Oztopoak hausten: Emakumeen hazkundea Herri Kiroletan 

Euskal Herri Kiroletako emakumeen historia aldatzen ari da

Ostirala, 2023ko abenduaren 1a, 12:00 | Azken bertsioa: 14:00 | Irakurketa denbora: 5 minutu

Tradizioz, Herri Kirolak praktika maskulinoa ziren, non emakumeen presentziarik ez zegoen. Eusko Jaurlaritzak 2009an argitaratutako Guía para la enseñanza de Herri-kirolak dokumentuan dioenez, hasiera batean emakumeak nekazaritza lanez eta etxeko lanez arduratzen ziren, eta normalean aisialdirako denborarik gabe geratzen ziren. Gainera, gaizki ikusia zegoen probetan parte hartzea. Baina azken 30 urteetan egoera aldatu da, eta Herri Kirolak praktikatzen dituzten emakumeen kopuruak gora egin du. 1980 eta 1990 urteen artean sokatira taldeak sortu ziren, emakumeari lehiatzen hasteko aukera eman ziotenak. 2005. urterako, Euskadiko Txapelketan beste diziplina batzuetan lehiatzen utzi zieten, hala nola lokotx bilketan edo txinga eroatean. Hala ere, Emakumearen Euskal Erakundeak (Emakunde) 2021. urtean argitaratutako txostenaren arabera gizonezkoen presentzia handiagoa izaten jarraitzen du, 2016an erregistratutako lizentzien artean, 109 emakumeenak baitziren (11,9%), eta 808 gizonenak (88,1%).

Iturria: Asier Barroso Emakumeen hazkundea Herri Kiroletan

Lehen aipatu bezala, tradizionalki kirola gizonezkoen jarduera izan da, eta azken urteetan emakumeak pixkanaka sartzen joan dira. Nahiz eta prozesu hori eman, oraindik, emakumeen presentzia txikiagoa izaten jaraitzen du, batez ere, kirol federatuan. 2013ko txostenean ageri denez, emakumeen kirol-lizentzia federatuen porportzioa ia ez da aldatu. 2005. urtetik 2012. urtera arte, Herri Kiroletan  federatuta egon diren emakumeen ehuneko % 10 inguru izan zen. Kirol modalitate honetan laurogeiko hamarkadatik aurrera bultzatu zen emakumeen parte-hartzea. Hala ere; Inhar Urruzuno Sustabizeko entrenatzaileak azaldu duenez, gorakada handiena pandemiaren ostean nabaritu da: “20 urte daramatzat herri kirolen munduan, eta pandemiaren ostean emakume asko sartu dira Herri Kirolen munduan, eta orain antzerazko kopurua dago gizonen eta emakumeen artean”.

Iturria: Norberak egina

Azken urteetan emakumeen parte hartzea asko igo da hainbat esparruetan, ez bakarrik kirol ospetsuenetan, futbola edo saskibaloia bezala, baizik eta Euskal tradizioetan ere. Euskal Herriko tradizio horietako bat Herri Kirolak dira. Gazte asko animatzen ari dira Herri Kirolak probatzera. ELCORREO egunkariak adierazi zuenez, Bizkaian emakume federatuen fitxa kopurua 2009an %6,1ekoa zen, aldiz 2017an %14,8ra igo zen. Nerea Arruti duela 2 urte hasi zen Herri Kiroletan, Crossfitean hiru urtez aritu eta gero: “Orain dela bi urte hasi nintzen Herri Kiroletan. 8 urterekin hasi nintzen judoa praktikatzen eta hor ibili nintzen 27 urte nituenerarte. Gero Crossfit-en entrenatzen negoenean, Gipuzkoako Herri Kiroleko federazioak etorri zitzaidan erakustaldia batera joateko eta 100kg-ko zilindroa mugitu nuen eta esan zidaten probatzera joateko eta hortik beraiekin hasi nintzen aizkora praktikatzen”.

Iturria: Norberak egina

Nahiz eta denbora gutxi eraman Herri Kiroletan guztiz sartuta dago herri kirolen eta emakumeen hedapenarekin, baina badaki oraindik gizonen kopurua askoz altuagoa dela: “Oraindik emakume gutxi daude. Agian, harriekin gero eta neska gehiago daude baina orokorrean ez. Baina egia da, aurten 3 neska berri sartu direla eta hori gure munduan zifra oso ona da. Euskadiko kanporaketan 10 ginen eta lehenengo urtekin konparatuta askoz gehiago gara baina oraindik gizonekin konparatzea ezinezkoa da”. Beste aldetik Udane Ostolazak, harrijasotzaile gazteak, bere egoera azaldu du plazatan hasi zenean: “Nik hamar edo hamabi urte nituenean Euskal Herri guztian bakarretakoa izan nintzen. Neska bat plazan ikustea arraroa zen. Orain, badaude neska batzuk, esango nuke 20 pasako ditugula harriekin bakarrik. Orduan, ondo dagoela konparatzen badugu”.

Hazkunde hau gaur egun  arte mantendu egin da, eta etorkizunari begira Nerea Arruti Herri Kirolariak bere iritzia eman du emakumeek hurrengo urteetan Herri Kiroletan izango duten partehartzeari buruz: “Bidea hor dago, bidea egiten ari dela gero eta neska gehiago sartuko direla seguru nago eta orain dela urte batzuk esango nizun ikusten nuela bertan behera geratuko zela baina aurtengoa ikusita ondo ikusten dut eta ziur nago gora egingo duela”. 

Ildo beretik, Udane Ostolazak ere bere ikuspuntua eman du gai honi buruz, non berak gizonekin berdintasun batera ailegatzea espero duen: “Niri iruditzen zait ari dela pixkanaka sustatzen, eta espero dut mutilak bezalako garrantzia hartzea, eta pixkanaka berdinketa batera iristea. Nik uste dut posiblea dela eta ari garela bide horretatik”.

Iturria: Norberak egina

Berdintasun bat bilatu behar dela uste du Udane Ostolazak, izan ere, gaur egun emakumeak mesprexatuak diren egoerak sortzen dira oraindik: “Kirol hau nahiko zaharra da, orduan aiton-amona asko ikusten dute eta agian oraindik mentalitate hori aldatu gabe egon da. Orduan, bai esan didate agian “neskentzat ez dela kirola”, “uzteko”, “beste zerbait egiteko”… edo gazteegia naizela ere bai. Orduan, bai, alde horretatik izan ditut zailtasunak, baina gaur egun normaltzen ari da”. 

Laburbilduz, azken urteotan gorakada handia eman da Herri Kiroletan parte hartzen duten emakumeen kopuruan. Nahiz eta gorakada hori eman, emakume federatuen proportzioa mutilena baino txikiagoa da oraindik. Hala ere, Nerea Arruti eta Udane Ostolaza atleten testigantzak agerian uzten dute emakumeen hazkundea eta determinazioa etengabekoa dela esparru horretan. Erronka iraunkorrak izan arren, Herri Kirolen etorkizun bidezkoago baten itxaropena eta konfiantza begi-bistakoak dira.

Interesgarria izango zaizu...

Discover more from Herri Kirolariak

Subscribe now to keep reading and get access to the full archive.

Continue reading