Txapelketa Iurretan izan da, bertan aizkolari bizkaitiarrak irabazi du hamabost minutu eta hiru segunduko denborarekin.

Iurretan ospatu da gaur bizkaizko emakumeen aizkora txapelketa, bertan Karmele Gisasola atera da garaile hamabost minutu eta hiru segundutan bukatu ondoren. Horrela Lucia Orberen aurretik gelditu da eta txapelketa irabazi du.

Bigarren postuan Lucia Orberen gelditu da hogeitabat minutu eta hamalau segundurekin. Hirugarrena Anize Perez izan da hogeitabi minutu eta berrhogeitabi segundutan bukatu ondoren. Laugarrena berriz, Garazi Arruti hogeitabi minutu eta berrhogeita hemezortzi segunduko denborarekin

Karmele Gisasola

Karmele Gisasola Zenikazelaia Mallavian (Bizkaia) 1998ko otsailaren 28an jaiotako pentatleta bat da. Herri kiroletako afizioa bere aitarengandik jaso zuen. Hau Jose Antonio Gisasola zen  euskal herrian bi hamarkadetan herri kirolaria izan zena.

Karmele Gisasolak hainbat txapelketa ezberdin irabazi ditu. Bizkaiako harrijasotzaile txapelketa 2019 eta 2020, Euskal Herriko harrijasotzaile txapelketa 2021 edo emakumezkoen lehenengo euskal pentatloia, beste hainbat txapelketeen artean. 

Hau guztiarengatik 2021ean Mallabiako udaletxeak omenaldi bat egin zion herri kiroletan lortutako garaipenengatik.

Iturria: Norberak egina

Interesgarria izango zaizu...

Discover more from Herri Kirolariak

Subscribe now to keep reading and get access to the full archive.

Continue reading