Finalerdiko 6 hoberenak finalerako klasifikatu dira
Osteguna, 2023ko urriaren 12a / Azken bertsioa: 12:00 / Irakurketa denbora: 3 min
Jon ALDAMA
Euskal Herriko Lehen Mailako finalerako txapelketa izan zen Doneztebeko Ezkurra frontoian, pasadan astean. 11 aizkolari neurtzen ziren eta 6 hoberenak finalerako txartela lortuko zuten. Iker Vicente nafartarrak, bere lehiakideei desberdintasun handia atera zien, Noticias De Navarra adierazi duenez.
Gipuzkoako eta Nafarroako ordezkariak haien nagusitasuna erakutsi zuten sailkapenean, finalera 3 nafartar (Iker Vicente, Oier Kañamares eta Joxean Etxeberria) eta 3 gipuzkoarra (Hodei Ezpeleta, Julen Gabirondo eta Jokin Urretabizkaia) pasatu ziren eta Hodei Ezpeleta titulua defenditzeko aukera izango du non 2022an, Xabier Zalduari irabazi zion. Aurten, Xabier Zaldua ez da finalera sailkatu ia 3 minutugatik.
Noticias de Gipuzkoa adierazi duenez, Iker Vicente, 2019an munduko txapeldunordea, bere nagusitasuna erakutsi zuen. Bigarren sailkatua, Hodei Ezpeleta, 2:17 minutu atera zizkion eta hirugarren sailkatuari, Julen Gabirondo, 4:22 minutuko aldea sartu zion. Modu honetan, Iker Vicentek berriro txapelketa hau irabazteko aukera izango du, 2019an lortutakoa eta gero. 2022an ezin izan zuen parte hartu bigarren mailan zegoelako.
Finala
Doneztebeko frontoian, finalerako sailkatuak izan diren aizkolariak Pamplonako, Nafarroa Arenan izango da finala, hurrengo azaroaren 1a, goizeko 12:00etan, Nafarroa Arenako web-a adierazi duenez. Aizkolarien txapelketa irabazteko eta finalaren txapela lortzeko finalistak, 12 kanaerdiko banatu beharko dituzte, finalerdian baino 2 gehiago. 4 kanaerdiko 54 pulgadakoa, beste 4 kanaerdiko 60 pulgadakoa eta 4 azkenak, 72 pulgadakoa izango direnak.
Sailkapena:
1. Iker Vicente Nafarroa 19:38 2. Hodei Ezpeleta Gipuzkoa 21:55
3. Julen Gabirondo Gipuzkoa 24:00 4. Oier Kañamares Nafarroa 24:03
5. Joxean Etxeberria Nafarroa 24:44 6. Jokin Urretabizkaia Gipuzkoa 24:58

