25 urte bete dira harri-zulatzaileen probak itzuli zirenetik

1998ko Ortuellako Euskal Jaian egindako txapelketari esker berreskuratu dira harri-zulatzaileen probak

Larunbata, 2023ko urriaren 7a, 16:00 | Azken bertsioa: 17:00 | Irakurketa denbora: 2 minutu

25 urte bete dira aste honetan harri-zulatzaileen probak itzuli zirenetik. Kirol hau Autrigoiak Euskara Elkarteak 1998ko urriaren 3an Ortuellako Euskal Jaian antolatu zuen txapelketari esker berreskuratu da. Horren ondorioz, 1999an proba ofizialak eta txapelketak egiten hasi ziren Bizkaiko hainbat herritan, Euskonews aldizkariak adierazi duenez.

1930. urtera aldera, industrializazioaren garaiaren ostean, harri-zulatzailearen lanbidea desagertu zen, eta horrekin batera, harri-zulatzaileen probak eta txapelketak. Jabier Santamaria Meatzaldeko Harrizulatzaileak Kultur Elkarteko kideak dioenez, harri-zulatzaileen txapelketak eta probak berreskuratzeko lehenengo saiakerak 1978. urtean Mendaron eta Markina-Xemeinen egindako erakustaldiak izan ziren, non harri-zulatzaile oihek gazteei kirola eta ogibidea erakusten zieten. Hala ere, Ortuellan 1998. urteko Euskal Jaian ospatutako harri-zulatzaileen txapelketa 80 urteren ondoren egindako lehen probatzat hartzen da.

Ortuellako 1998ko Euskal Jaian ospatutako harri-zulatzaileen txapelketan 3 taldek hartu zuten parte, gehienak Ortuellako harri-zulatzaileez osatuta. Euskonews aldizkariak adierazi duenez, txapelketa 30 minututan 10 zentimetroko zulo gehien egiten zituen taldeak irabaziko zuen. Iñaki Arana, Jorge Mateo eta Jabier Santamaria osatutako taldeak irabazi zuen, 4 zulo egin ondoren.

Meategi eta harrobietan

Iturria: Norberak egina Ortuellako Frontoia

Harri-zulatzaileen lana, EITBk erreportaje batean azaldu duenez, meategi eta harrobietan burdinazko barra luzeekin zuloak egitea zen, horietan dinamita sartzeko eta zulo handiagoak egiteko mineralak lortzeko helburuarekin, baina makina berriak agertzean, haien lana ez zen beharrezkoa. Hainbat dokumentuk frogatu dute 1930. urtea baino lehen ohikoak zirela harri-zulatzaileen probak, hala nola 1917an Ortuellan antolatutako harri-zulatzaileen txapelketa baten argazkia.

Interesgarria izango zaizu...

Discover more from Herri Kirolariak

Subscribe now to keep reading and get access to the full archive.

Continue reading