Nortzuk gara?
Herri Kirolariak kazetaritza ikasle talde baten eskutik sortutako proiektua da, helburu argi batekin: euskal kirolari titular azkar bat baino zerbait gehiago eskaintzea. Horregatik, Herri Kirolariak webgunean ez dira azken orduko albisteak nagusituko; horren ordez, gure inguruko kirolarien eta kirolen analisiak, iritziak, kronikak, erreportajeak, elkarrizketak, ekitaldi aurrekoak eta slow journalism edukiak izango dira nagusi. Helburua ez da zer gertatu zen kontatzea, zergatik gertatu den azaltzea baizik. Tokiko fokua mantenduz, kirol orokorragoetatik hasi (txirrindularitza edo futbola, adibidez) eta tokiko kiroletaraino (herri kirolak, adibidez) sakontzea.
“Ezin zaio zerbaiti mugarik jarri, zenbat eta amets gehiago egin, orduan eta urrunago iritsiko zara”.
Michael Phelps
