Hemen daukagu apirilak 10 eta 13 artean jokatu den jardunaldian euskal taldeen partiden errepasoa!
EA Sports Liga
Larunbatean eguerdiko 14:00etan hasi zen Realaren eta Alavesen arteko derbia, partida erotuta hasi zen eta gasteiztarrak aurreratu egin ziren markagailuan 3. minutuan Caleta-Carrek bere atean gola sartu ondoren. Donostiarrek azkar berdindu zuten partida Sucicek ara kanpotik egindako jaurtiketa bikainarekin, hala ere berdinketa ez zuen denbora asko iraun eta Turrientesen urruntze txar baten ondorioz Ibrahim Diabatek sartu zuen Alavesen bigarren gola 24. minutuan. 3 minutu beranduago berdindu zuen Realak, Turrientes berak area kanpotik egin zuen jaurtiketa eta Siverak gelditu ondoren baloiak zutoinean jo zuen, berriro ere atezainaren bizkarrean jo eta atera sartu egin zen.
Bigarren zatian partida lasaitu egin zela zirudien, baina 60. minutuan Orri Oskarsonek sartu zuen gola Reala partidan lehen aldiz aurreratuz, horrela iraun zuen markagailua denbora luzez baina 94. minutuan Sergio Gomezek txartel gorria ikusi zuen, eta 98. minutuan ailegatu zen Alavesen berdinketa, Lucas Boyek sartu zuen partidako azken gola, eta horrela jaitsiera ekiditeko borrokan puntu garrantzitsu bat lortu zuen.
Igandean 14:00etan Osasunak jokatu zuen bere partida Sadarrean Betisen aurka, talde andaluziarra izan zen markagailuan aurreratu zen lehenengoa Abde Osasunako jokalari ohiak Bellerinek hasitako kontra eraso bat ondo amaitu ostean. lehenengo zatia amaitu baino lehenago penalti bat izan zuen Osasunak, partida berdintzeko aukera ezinhobea zen hau eta Budimirrek aprbetxatu egin zuen 1-1 emaitza jarriz. Bigarren zatian hainbat aukera izan zituen talde nafarrak partidan aurreratzeko, Victor Muñozen eskutik batez ere, baina Alvaro Valles izan zen oztopoa eta 1-1 izan zen behin-betiko emaitza.
Arratseko 21:00etan Athletic eta Vila-realek egin zuten talka San Mamesen. Bi taldeek golak sartzeko aukerak izan zituzten, baina aukera horiek aprobetxatzen lehenengoa Vila-Real izan zen, Sergi Cardonak sartutako golarekin. Lehenengo zatiko azkeneko minutuan, Lekueren akats baten ondorioz, Alfon Gonzalez Unai Simonekin bakarrik geratu zen eta jokalari albacetetarrak partidako bigarren gola sartu zuen.
Bigarren zatian ere bi taldeek izan zituzten gola sartzeko aukerak, baina oraingoan Gorka Guruzetak lortu zuen gola sartzea 84. minutuan Yuriren erdiraketa baten ondoren. Hala ere, gol hau ez zen nahikoa izan partida honetan punturik lortzeko.
Hypermotion Liga
Ostiralean jardunaldia irekitzeko Ceuta eta Sansek jokatu zuten, aukera gutxiko partida izan zen eta bi taldeak golik sartu gabe geratu ziren, ondorioz amaierako emaitza 0-0 izan zen. Horrela, Sansek 4 porrot jarraieko bolada hautsi du, baina ezin izan du partida irabazi, donostiarrek martxoaren 15ean Cordoba garaitu zutenetik ez dute partidarik irabazi, hala ere, jaitsiera postuetatik zazpi puntuetara jarraitzen dute eta bolada txar honi aurre egin ezkero maila mantentzea lortuko du talde txuri-urdinak.
Jardunaldia amaitzeko partidan Eibarrek jokatu zuen, Valladoliden aurka Jose Zorrilla estadioan, partida hau baita ere 0-0 emaitzarekin amaitu zuen eta horrela talde armaginak Play-off postuetara hurbiltzeko aukera galdu du. Partida honetan gipuzkoarrak izan zuten baloiaren kontrola, baina horrek ez zuen arriskua sortzeko balio izan, izan ere, Eibarrek ez zuen atera jaurtiketarik egin. Talde armagina seigarren postutik 3 puntutara dago.


