“Nire neskari eta umeari txapela eskaintzeak ilusio berezia eman dit”  

Andoni Iruretagoiena Izeta VI.Pentatloilaria

Izeta VI.ak Olasagastiren eta Zalduaren hiru txapelak berdindu ditu banakako Euskal Pentatloian

Osteguna, 2023ko azaroaren 2a   /    Azken bertsioa: 22:00   /    Irakurketa denbora: 4 minutu

Egoitz IBARRA| Mikel GOMEZ

6 aldiz banakako eta binakako Euskal Pentatloiaren txapelduna izan da Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a (Aia, 1993). Egun, une pozgarri batean bizi da, banakako Euskal Pentatloiaren bere hirugarren txapela irabazi du, eta haurdunaldi gogor baten ondoren, aita izan da. Goi mailako kirola egiteaz gain,  Izeta Sagardotegiaren arduradun nagusiena da bere familiako kide batzuekin, eta Euskal Pentatloian bere helburu nagusiena 30 minututik jaistea da.

Nola hasi zinen herri kiroletan eta zer motibazio izan zenuen kirol horietan aritzeko?

Beno, Herri Kiroletan hasi nintzen, batik bat, nire osaba Arria V.arekin prestaketa lanetan zebiltzalako. Hortik bideratuta, osabarekin berotu egin nintzen, eta pentatloia egiteko entrenatzen hastea erabaki nuen.   

  Iturria: Izeta VI.-aren Instagram-a

Zein da zure espezialitatea herri kiroletan? Eta zertan datza?

Herri Kirol munduan ni pentatloilaria naiz, kirolari prestatuena edo  konpletuena naiz. Hala ere, ez naiz ezein espezialitatetan onena. Pentatloian, guztira bost proba desberdin egiten dira: ehun kiloko bola bat 25 aldiz jaso; giza proban, 400 kiloko harriarekin bi plaza osatu; aizkoran, hiru kana-erdiko ebaki; 50 kiloko txingekin, sei plaza egin; eta korrika, hiru kilometro osatu edo zezen plazari 30 bira eman.                                                           

Orain dela gutxi, 2023ko Euskal Pentatloia irabazi duzu hirugarren urtez jarraian, Xabier Zalduaren eta  Joxemari Olasagastiren hiru txapelak berdinduz. Zer esan nahi du garaipen horrek zuretzat? 

Lorpen handi bat izan da, azkenean kirolari handiak dira, eta marka oso ezberdinak dira aro berrian eta lehenengo aroan. Olasagastiren markak oso denbora baxukoak dira, baina, kirolari horien txapelak berdintzeak kirolari bezala jarraitzeko gogo eta indar gehiago ematen dizu. 

Zure aburuz, zein izan da orain arte herri kiroletan izandako unerik garrantzitsuena?

  Iturria: Izeta VI.-aren Instagram-a

Egia esan, pentatloian hasi nintzen urtea esango nuke izan zela garrantzitsuena, hor pauso handi bat eman nuelako. Horretaz gain, aurten urte berezia izan da, haurdunaldi gogor batetik pasa eta gero aita izan bainaiz. Hori dela eta, nire neskari eta umeari txapela eskaintzeak ilusio berezia eman dit.

Zure ustez, zer eragin dute herri kirolek euskal kulturan eta nortasunean?

Herri Kirolek lotura oso handia daukate euskal kulturarekin.  Beti ezagutuko dugu kanpoko bat Herri Kirolak  harri-jasotzea euskaldunekin lotzen duena.  Gainera, gure kirolak euskararen iturri garrantzitsu bat dira, eta ikusgarritasun handia ematen duen kirol mota bat da.

“Herri Kirolak euskararen iturri garrantzitsu bat dira, eta ikusgarritasun handia ematen duen kirol mota bat da”

Zer aholku emango zenieke herri kirolak egiten hasi nahi duten gazteei?

Tira, lehenengo gauza eskola batera sartzea da. Gaur egun errezagoa da Euskal Herri osoan baitaude. Bestalde, poliki-poliki hartzea eta epe luzerako helburuak zehaztea ezinbestekoak dira gehiegi ez estresatzeko.

Interesgarria izango zaizu...

Discover more from Herri Kirolariak

Subscribe now to keep reading and get access to the full archive.

Continue reading