Gaur da eguna, txuri-urdin guztiek amesten zuten eguna ailegatu da, Errege Kopan ibilbide luze baten ondoren, Realak gaur final bat jokatuko du berriro ere.

Baina hau desberdina da, oraingoan txuri-urdin guztiak egonen dira Sevillan taldea animatzeko, eta honek taldearen indarrak berrituko ditu seguruenik. 2020ko finaletik jokalari gutxik baino ez dira gelditzen, urte hartan Kopa irabazi zuenetik aldatu egin dira gauzak Realean, baina hala ere beste titulu bat irabazteko aukera daukate orain.

Aurkaria Atletico Madril izanen da, eta beraz partida oraindik bereziagoa izanen da, nola ez, jada ezaguna da bi taldeen artean dagoen historia.

Denboraldia gaizki hasi zuen Realak, baino Matarazzo ailegatu zenetik guztiz aldatu da taldea. Orain itxura txarra zeukan denboraldi bat, historikoan bilakatzeko aukera dauka talde gipuzkoarrak.  

Negreira, Reus, Eldense, Osasuna, Alaves eta Athletic izan da Realaren ibilbidea, gaur amaituko da bidea Atletico Madrilen aurka. Realzale huztiengatik eta batez ere, Aitor Zabaletarengatik.

Interesgarria izango zaizu...

Discover more from Herri Kirolariak

Subscribe now to keep reading and get access to the full archive.

Continue reading