Larunbatean Realak Errege Kopa irabazi zuen, Pablo Marinek sartu zuen penalti erabakigarria titulu hau irabazteko. Honek berak azaltzen du Reala zer den, izan ere, duela bost urte Pablo Marin Anoetan egon zen pilota-biltzaile moduan, eta orain bere golak milaka txuri-urdinen ametsa errealitate bihurtu du.
39 urte pasa dira Realzaleek Errege Kopa ospatu ahal izan zuten azkeneko alditik, denbora luzez itxaron behar izan dute, baino merezi izan du.
Pablo Marin ez zen izan finalean garrantzia hartu zuen Zubietatik ateratako jokalari bakarra, Mikel Oyarzabal, Ander Barrenetxea, Jon Martin, Unai Marrero eta beste hainbat jokalarik ere beraien partetik jarri zuten Kopa Donostiara eramateko. Guztira Zubietatik ateratako 10 jokalarik jokatu zuten finala Realarentzat.
Azkenik, Zubietakoa ez den arren, beraiek bezain garrantzitsua izan da Matarazzo titulu hau lortu ahal izateko, izan ere, estatu batuarrak guztiz aldatu du Realaren denboraldia, jaitsiera postuetatik hurruntzeko lehian egoteatik Errege Kopa irabaztera eraman du taldea. Gaineta Euskal Herrian guztiz integratu da, euskara ikasteko punturaino, eta hori bere arrakastaren gajoetako bat da.
Zorionak realzale guztioi!


